➜ ETXEBIZITZAK BERTAN BIZITZEKO DIRA
⊘ EZ ESPEKULATZEKO
⊘ EDOTA LEGEZ KANPOKO OSTATUAK IZATEKO

Ba al zenekien?

LEGEZ KANPOKO TURISMO-ETXEBIZITZEN HEREN BATI AMNISTIA EMAN ZAIO ORDENANTZA BERRIAREN ONDORIOZ

Udalak duela hilabete batzuk aitortu zuen hirian erregistraturik dauden 1.400 turismo-etxebizitzen % 75 inguruk ez duela udal-araudia betetzen. Araudi berriaren ondorioz, haien erdiak legezko bilakatuko direla aurreikusi dute EAJk eta PSEk, baita ostalaritzako eta turismo-etxebizitzen arloko patronalek ere. Horrenbestez, amnistia emango zaie turismo-xedez legez kanpo erabiltzen dituzten 350 etxebizitzari, legezko bilakatuko baitira orain.

Estatuko hiri garestienetakoa den honetan (urtetik urtera % 17ko igoera izan da azken urteetan), sobran al ditugu 350 etxebizitza, horiek birkalifikatu, eta, bizitzeko erabili beharrean –etxebizitzarako eskubide konstituzionala baliatzeko, alegia–, turismo- edo ostatu-xedez erabil daitezen?

MURRIZKETAK ELKARLANEKO MIKROEKONOMIARI, ORDENANTZA BERRIAREN ONDORIOZ

Etxebizitza-eraikinak hotel bihurtzea, eta etxeak turismo-etxe bihurtzea sustatzen dute, eta ordenantza berriak, halaber, elkarlaneko mikroekonomia murrizten du, eta mugatu egiten du partikularrek, aparteko errenta osagarria lortzearren, etxebizitza partekatzeko aukera.

Izan ere, norberaren oporrez baliatzea ohiko etxebizitza egun batzuetan alokatzeko turismo-alokairu profesionala izango balitz bezala hartzen dute, eta ez dituzte urteko 30 egun inguruko epeak kontuan hartzen. Munduko hiri askotan epe hori baimenduta dago.

Norberaren ohiko bizilekua izateari utzi gabe gela bat aldi labur batez alokatzeko aukera ere murrizten du araudiak. Izan ere, neurrien artean, bi bainugela edukitzea eskatzen du, nahiz eta jakin alokairu mota horretara premia ekonomiko handiena duten etxeetan jotzen dutela.

DONOSTIAN 4.000 ETXEBIZITZA HUTSIK DAUDE

Etxebizitzen %4,4 guztiz hutsik daude, udako etxebizitzak kontutan hartu gabe. Holanda bezalako herrialdeetan, ostera, %1,5 etxebizitza daude hutsik bakarrik, eta Danimarkan 6 aste baino gehiago erabili gabeko pisuek isuna jasotzen dute.

Beste herrialde batzuetan, Gipuzkoako hainbat herrietan ere bai, hutsik dauden etxebizitzen IBIan %150rainoko errekarguak egiten dira. Gure hirian, aldiz, %25era jeistea erabaki da. Gainera, 225.000€ ko balio katastrala arte duten milaka etxebizitza libre geratu dira errekargua ordaintzeaz.

Zarrastelkeria ekologiko baten aurrean gaude, jadanik urbanizatua dagoen lurzoruari probetxurik ez ateratzeagatik, eta gizarte zarrastelkeria bat, Konstituzioan aldarrikatzen den gizarte eginkizuna ezeztatzen duelako.

GUTXIENEZ 20.000 PERTSONA DAUDE ETXEBIZITZA PUBLIKO BATEN ZAIN. PERTSONA HAUEK, BEREN SOLDATAREN %80a ERABILI BEHARKO LUKETE MERKATU PRIBATUAN ETXEBIZITZA BAT EROSTEKO

Iturria. Merkatu pribatuan, etxebizitza bat alokatzeko batez beste 910€ behar dira, Etxebizitza Behatokiaren azkeneko informearen arabera, eta Etxebideko listan dauden pertsonen batez besteko soldata hilabetean 1.130€ da.

Alokairu libre bat ordaintzeak batez besteko errentaren %80a jaten du, hau da, alokairua ordaindu eta gero, gainontzeko gastu guztientzako 220€ geratzen zaizkio: Elikadura, energia, jantziak, zapatak, garraioa… Erokeria onartezina.

2016 URTEAN, DONOSTIAN ALOKAIRUEN PREZIOA %17 IGO DA ETA 2 EGUNETIK BEHIN GIPUZKOAN KALERATZE BAT DAGO

Donostian, 2016 urtean, alokairuaren prezioa %17 igo da, higiezin web orri handienak urtean behin argitaratzen duen informearen arabera. Gainera, Estatuko m² garestiena duen hirugarren hiria da.

Horregatik Gipuzkoan, 2 egunetik behin familia bat kaleratzen dute bere etxebizitzatik alokairua ezin duelako ordaindu.

1.400 ETXEBIZITZA DAUDE ETXEBIZITZA TURISTIKOETAN BIHURTUTA ETA %75a LEGEZ KANPO

Iturria. Bartzelona, Amsterdam, New York… hiriak ikusirik, goraka datorren iceberg baten tontorraren aurrean gaude, gure hiria bere bizilagunak kanporatzen dituen parke turistiko tematiko bat bilakatzearen bidean. Baina Turismo Legean, EAJ, PSE eta Bilduk onartuta, aktibitatea erregulatzeko eta onurak banatzeko, ostatu mota guztietan ematen diren egonaldiei tasa turistiko bat ezartzeari uko egin zitzaion, Katalunian edo Balearretan gertatzen ez den bezala.

Ekonomia kolaboratiboak ekartzen dituen aukera berrietan sinesten dugu (logelak elkarbanatzea, edo gure etxebizitza alokatzea oporretan gaudenean), Baina ez gaude horri buruz hitzegiten, enpresa handiak erakartzen dituen eta goraka egiten ari den sektore espekulatibo bati buruz ari gera, non ehundaka etxebizitza ez dira bizitzeko alokatzen, baizik eta ostatu mota berri batean bilakatzen ari dira.

Eta Udaletxearen informeek onartzen duten bezala, onartezina den %75 legez kanpo daude (oinarrian ez direlako lehengo solairuak edo parekatuak). Gainera, gehiengo bat lurpeko ekonomian daude, gutxieneko zerga betebeharrak errespetatu gabe. EAJ eta PSEk osatzen duten gobernua lege ez betetzearen aurrean beste leku batera begiratzen ari da?

Neurriak

Etxebizitza defendatzeko
  • JUSTIFIKAZIORIK GABE HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZETARAKO BENETAKO ERREKARGUA
    OSTATU-EGONALDIEK SORTUTAKO MOZKINAK BANATZEKO TASA TURISTIKOA

  • PISU TURISTIKOEN ORDENANTZA BERRIA ERREFUSATZEA, MALGUEGIA ETA NEURRIGABEA DELAKO
    PLAN OROKORRA ZORROTZ BETETZEA, LEGEZ KANPOKO PISU TURISTIKOEI AURRE EGITEA HELBURU

  • ETXEBIZITZA-KOOPERATIBEN SORRERA SUSTATZEA
    ETXEBIZITZA HANDIEN ZATIKETA ERRAZTEA

Ekitaldiak

Javier Burón

Bartzelonako Udala
2017 Maiatzak 10 – 19:00

Grabazioa ikusi

Powerpoint
“EL DERECHO A LA VIVIENDA
POLÍTICAS FRENTE A LA ESPECULACIÓN INMOBILIARIA”

2017 Maiatzak 10 – 19:00
Anoeta pasealekua, 5 Kiroletxea

Jorge García

Lehendakari zinegotzia
Ahora Madrid
2017 Maiatzak 22 – 19:00

Grabazioa ikusi 1/2

Grabazioa ikusi 2/2

Powerpoint
“LOS AYUNTAMIENTOS ANTE EL BOOM DE LOS PISOS TURÍSTICOS”

2017 Maiatzak 22 – 19:00 Sala Dr Camino gela
c/ 31 de Agosto nº 30